XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aintzinako denboretan, albiste eta gertakarien berri albistari deitu pertsona batzuek eman ohi zuten.

Maiz askotan, bertsotan adierazten bait zuten, koblakari ere esaten zitzaien.

Famatuak ziren Euskal-Herrian herririk herri edo hauzoetan barna edo ferietan bertso paperak gertakariren bat aipatuaz: Bertso Berriak Txirritak, Xenpelarrek... jarriak.

Horrelatsu zen beste herrialdeetan ere: gaur egungo aldizkari eta egunerokoen ordez, Berri Paperak direla bide, jakiten ziren munduan gertatuak.

Beste gauza bat: aintzina ez zen libururik ere.

Papiro eta pergamino delakoetan eskuzko idatziak ziren, harik-eta papera eta moldiztegia sortu ziren arte.

Orduan bai, orduan ugaldu ziren KAZETA delako agerkariak eta zernahi liburu mota.

1) Har ezazu edozein agerkari: kazeta, aldizkari eguneroko... eta berezi hiru-lau albiste eta kolatuaz, ezarri hemen.

liburutegia.